Bertsolari txapelketa nagusia 2022

Alaia Martin eta Joanes Illarregi finalaurrekoetara

Guaixe 2022ko ira. 26a, 11:35

Getxon jokatu zen Bertsolari Txapelketaren Nagusia. BERTSOZALE ELKARTEA

Larunbatean eta igandean jokatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko bi saioak Getxon eta Arrasaten. Urriaren 1ean, larunbatean, Gotaine-Irabarnen Eneko Lazkoz Martinez etxarriarra txapelketan mustuko da.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo bi saioak jokatu dira Getxon eta Arrasaten asteburuan. Guztira, 1.300 lagun bildu ziren bi saioetan, lehenengoan 600 eta bigarrenean 700. Urriaren 1ean, larunbatean, Gotaine-Irabarnen jokatuko da hurrengo saioa, eta Eneko Lazkoz Martinez etxarriarrak parte hartuko du. 

Getxoko saioa
Oihana Bartra Arenas, Nerea Elustondo Plazaola, Agin Laburu Rezola, Peru Abarrategi Sarrionandia, Unai Mendizabal Jauregi eta Alaia Martin Etxebeste bertsolariek parte hartu zuten Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo saioan. Imanol Artola Arretxe Felix gai emaileak gidatu zuen saioa. Ariketa puntuagarriak egin ostean, Alain Martin izan zen puntu gehien bildu zituen bertsolaria, 738 puntu eta, beraz, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara eta Elizondon kantatuko du urriaren 22an. 
 
Epaile lanetan Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Belki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki aritu dira. Idazari lanetan Joxe Mari Altuna Etxabe eta Itziar Basterretxea Olarreaga aritu dira. 
 
Arrasateko saioa 
 

Arrasateko saioa. GARI GARAIALDE / XDZ

Miren Amuriza Plaza, Iñaki Apalategi Astigarraga, Xabat Illarregi Martzol, Saioa Alkaiza Guallar, Joanes Illarregi Marzol eta Gorka Pagonabarraga Agorriak parte hartu zuten saioan. Azken orduko bat zela eta, Xabat Illarregik kantatu zuen Xabier Silveiraren ordez. Joanes Illarregi izan da puntu gehien pilatu dituen bertsolaria, 678 puntu, eta urriaren 22ko Elizondoko finalaurrekorako txartela lortu du, Unai Agirrerekin eta Alaia Martinerekin batera. Gaurko beste bost bertsolariek puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoetara sailkatzeko aukera.

Epaile lanetan Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Eneko Bidegain Aire, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Miriam Juaristi Urizar eta Saioa Mitxelena Irazoki aritu ziren. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu eta Joxe Mari Altuna Berridi.