Garai batean lastailaren lehenengo asteburuak Etxarri Aranazko festak ospatzen zituzten, baina gaur egun feriak ospatzen dituzte etxarriarrek. Urriaren 1ean, larunbatean, eta 2an, igandean, izanen dira, beraz, aurtengo Etxarri Aranazko feriak, eta udalak astebururako egitaraua prestatu du. Gaztetxeak irailaren 30ean, ostiralean, hasiko ditu feriak, Kostillada eta DJ jaialdi batekin. Larunbat eguerdian, bestek beste, erraldoi eta buruhandiak aterako dira, eta arratsaldean Etxarriko animalien erakusketa izanen da. Igandean plazan eta inguruetan ekoizle eta artisau azoka izanen dira. Hamahiru ekoizlek eta hamalau artisauk parte hartuko dute. Goizean Mendira joan etorria izanen da ere, eta arratsaldean pilota partidak jokatuko dira frontoian.
Etxarri Aranazko ferietako ekimen garrantzitsuenetariko bat Sakanako Artzaien Gazta Txapelketa da. Igandean izanen da, 11:00etatik aurrera, kioskoan. Aurten hemezortzigarren txapelketa izanen da.
Etxarri Aranazko ferien egitaraua
Irailak 30 ostirala
- 20:00 Kostillada, gaztetxean.
- 22:00 Techno gaue: DJ Garate, DJ Alfon, DJ Mikel Uri eta Dj Buly, gaztetxean.
Urriak 1 larunbata
- 12:00 Etxarriko erraldoi eta buruhandien konpartsaren kalejira.
Ondoren, Euskaraldiaren izen ematearen hasiera, dantza eta auzate txikia. - 17:00 Talo tailerra, Saralegitarrekin.
- 17:30-19:30 Buztin, eskultura eta teila margoketa tailerrak.
- 16:00-20:00 Etxarriko Animalien erakusketa.
- 20:00 Auzatea Karrikestu elkartearen eskutik.
Salbea, elizak antolatuta.. - 20:00 Trikidantz taldearekin dantzaldia.
- 20:00 Gurutz, Asier, Luis, Unai, Juan Ramon, Karlos eta gainontzekoen etxeratzearen aldeko giza katea. Etxera bidea gertu. Sarek antolatuta.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 23:00 Txorongo txaranga. Gaztetxeak antolatuta.
- 00:00-03:00 Trikidantz taldearekin dantzaldia.
Urriak 2 igandea
- 09:00 Gaupaseruen karrera. Gaztetxeak antolatuta.
- 09:30 Gurdi dementie. Gaztetxeak antolatuta.
- 10:00-14:00 Elkoizle eta artisauen azoka.
- Ekoizleak: Lakabe ogiak eta pastak, Albi gaztak, Legarbe barazkiak, Harri Herri Nekazaritza barazkiak, Mendiko upategia ardoa, Artxeko borda ukenduak, Jeingenekoa behi esnekiak, Joxan ahuntz gazta, Lorentxo txerrikiak, Arizkurengo tienduka ukenduak, Erlan eztia, Sustrai ardi gazta, Casa Paulina marmeladak.
- Artisauak: Otero pilotagilea, Maider Telletxea ezpela, En cueros Larrutan larrua, Cucharero de Oiz egurra, Arte se escribe con amor lore lehorrak, Artalde artilea, Ion Dufurrena kaikuak, Larruzko eskuak larrua, Arkadio zura, Arantxa Arratibel zakuarekin koadroak, Maria Esparza zeramika, Txus Gurutzeta zilarra, Arrate Lizarralde saskiak eta otarrak, Erabili jantziak, Idoia Gabantxo moda etikoa.
- 11:00 XLVII. Mendira Joan Etorria. Udaberri elkarteak antolatuta.
- 11:00 Sakanako Artzaien XVIII. Gazta Txapelketa.
- 11:15 Auzatea Larrañeta elkartearen eskutik.
- 17:00 Nino Costrini zirko ikuskizuna.
- 18:00 Pilota partidak, Euskalerriari pilotalekuan:
- Neskak: Ruiz de Infante – O. R. de Larramendi / Iturriaga – Mujika
- 4 ½ barruan: Larrazabal / Zubizarreta
- Mutilak: Peña II – Arbizu / Bakaikoa – Eskiroz.
- 18:30-21:30 Gauargi musika taldearen emanaldia.
- 21:00 Zezensuzkoa.