Txirrindularitza

Mikel Uncillak bigarren postuarekin despeditu du juniorren denboraldia

Guaixe 2022ko ira. 28a, 12:15
Mikel Uncilla eta Aimar Tadeo ihesaldian. MARTIN EARLY

Atarrabiako 26. Indurain Anaiak Sari Nagusian bigarren izan zen, esprintean

Igandean Atarrabian jokatutako 26. Indurain Anaiak Sari Nagusiak kadeteen eta juniorren  errepideko txirrindularitza denboraldia despeditu zuen. 84 kilometroko lasterketa oso mugitua izan zen, ihesaldiz josia. Egondako erasoen artean, Sakana Group Aralar taldeko Mikel Uncilla eta Aimar Tadeo beste bi txirrindularirekin ihes eginda ibili ziren, baina atzetik segika zetorren tropeltxoak zapuztu zuen euren asmoa. 

Azkenean, tropela batera iritsi zen Atarrabiako helmugara eta Vizcay Hermanos Construcciones taldeko Raul Ostiz izan zen azkarrena, Mikel Uncillaren eta Purito taldeko Roger Paretaren aurretik (1:58:48). Aimar Taldeo 24. eta Manex Zufiaurre (Sakana Group-Aralar) 26. sartu ziren, talde berean. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Asier Etxeberria (Quesos Albeniz-Burunda) 31. iritsi zen, Aritz Oiarbide (Sakana Group-Aralar) 32., Adrian Martinez (Sakana Group-Aralar) 34., eta Iker Gomez (Quesos Albeniz-Burunda) 62.