Ferietan mendira

Guaixe 2022ko ira. 28a, 13:11
2021ko Mendira joan etorria. ARTXIBOA

Urriaren 2an, igandean, Udaberri elkarteak antolatutako Mendira Joan Etorria lasteketaren 47. edizioa jokatuko da. 

Etxarri Aranazko plazatik, 11:00etan, abiatuko da XLVII. Mendira Joan Etorria, Udaberri elkarteak antolatutako lasterketa. Plazatik Bargara bidean, Hartzabalera igoko dira korrikalariak, handik buelta hartu eta plazaraino itzuliko dira. Guztira, 10 kilometrotako ibilbidea eginen dute, 557 metroko desnibelarekin. Izena ematea larunbatean amaituko da web.rockthesport.com webgunean.