Larunbat arratsaldean herriko abeltzainek azienda on askoa ikusgai jarri zuten plazan. Jendea erakarri zuen eta ikusgai zeuden ehun bat bururen artean aurrera eta atzera ibili ziren, haiek ikusten eta hizketatzen. Makineria erakusketa ere izan zen. Txikienendako tailerrak izan ziren. Dantzaldia, batukada eta txarangak osatu zuten eguneko egitaraua. Igandean korrikalariak mendira joan etorria egin bitartean plazan 14 ekoizleren eta 15 artisauren salmahaiak plazan izan ziren. Jendeak haietan begiratu eta erosi zuten. Bitartean 18. Sakanako gazta txapelketa jokatu zen. Aurten lehiaketara lau gazta aurkeztu ziren eta eta podiuma horrela osatuta gelditu zen: 1. Arruazuko Albi gaztandegia, 2. Uharte Arakilgo Sustrai eta 3. Unanuko Balda Artola. 100, 75 eta 50 euroko sari bana jaso zuten. Bi egunetan auzateak ere izan ziren.