Mendi lasterketak

Etxarriko Joan Etorria, bigarren urtez jarraian errekor apurketarekin

Alfredo Alvaro Igoa 2022ko urr. 4a, 14:00

Maria Ordoñezek joan zen urteko bere errekorra apurtu zuen atzera ere Etxarri Aranatzen: 51, 28, errekor berria

Giro ederrean jokatu zen Udaberri elkarteak antolatutako 47. Mendira Joan Etorria. Irabazlea Ion Sola izan zen (46:47). Minutu pasa atera zion Aitor Blanco iruindarrari (47:32). Lehen sakandarra Aritz Munarriz etxarriarra izan zen, helmugan bosgarren (49:58). Emakumezkoetan Maria Ordoñezek berak propio joan zen urtean ezarritako errekorra apurtu zuen (51:28). Bigarren Laiane Arrospide tolosarra izan zen (59:34) eta hirugarren Maite Beregaña uharte arakildarra (1:01:07) probako lehen sakandarra.