Ziza eta landare erakusketa Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko urr. 4a, 07:01
2019ko Etxarri Aranazko ziza eta landare erakusketa. ARTXIBOA

Etxarri Aranazko Arzabal elkarteak eta Mikologi eta landareen taldie-k antolatuta udazkeneko erakusketa eginen dute urriaren 9an, igandean. Aitortzak eta omenaldiak eginen dituzte ere. 

Domingo Garciandia eta Fernando Goyari aitortza eta Bixente Garciandia Barze eta Jose Luis Eseverriri omenaldia eginen diete urriaren 9an, igandea, Etxarri Aranazko plazan eginen dute ziza eta landaren erakusketan. Derry, Lekuona eta Xapatero tabernek egindako pintxoak dasatatzeko aukera izanen da ere. 

Urriaren 7an, ostiralean, Guaixe Astekarian 11 galdera.