Udalak aisialdiko begiraleen lan poltsa sortu nahi du

Guaixe 2022ko urr. 7a, 11:11

Graffitti tailerra Etxarri Aranazko gaztetxokoan. ARTXIBOA

Interesa dutenek hilaren 14ko 12:00ak arteko epea dute izena emateko.

Etxarri Aranazko Udalak hautaproben bidez hiru pertsona kontratatu nahi ditu ikasturte honetan gaztetxokoan begirale izateko. Deialdi bera baliatu nahi du udalak aisialdiko begirale lanposturako lan poltsa bat sortzeko, etorkizunean han daudenei hots egin eta behin behineko kontratazioak egiteko. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak osatutako lanposturako baldintzak betetzen dituztenen zerrenda baliatuko dugu. Ondoren, hautespen probak gainditzen dutenekin zerrenda osatuko dugu puntuazioaren hurrenkerari jarraikiz. 

Deialdian parte hartu nahi dutenek Etxarri Aranazko dokumentazioa udalean aurkeztu beharko dute. Aurrez aurre udaletxera joanez bulego ordutegian (10:00-14:00) edo egoitza elektronikoan. Izena emateko aurkeztu behar den instantzia eta bestelako agiriak lastailaren 14ko 12:00ak baino lehen izanen da.
 
Udal gaztetxokoa 11 eta 16 urte arteko gazteak hartzen ditu eta hura azarotik maiatzera dago zabalik, larunbatetan 17:00etatik 21:00etara eta igandeetan 17:00etatik 20:30era. Begiraleek astero ordu erdi prestatze lanetan aritu beharko dira. Hiru langileek txandaka lan eginen dute, bikoteka, eta bikoteak aldatu eginen dira asteburuetan. Horrela, begirale bakoitzak asteburu bat libre izanen du hiru astean behin.