Andoni Egaña eta Jone Uriarekin bertso afaria

Guaixe 2022ko urr. 11a, 11:25

Urriaren 14an, ostirala, Karrikestu elkarteak bertso afaria antolatu du. 

Bertso afaria izanen da urriaren 14an, ostirala, 21:00etatik aurrera, Etxarri Aranazko Karrikestu elkartean. Andoni Egaña eta Jone Uria bertsolariak ariko dira. Txartelak erosteko azken eguna urriaren 12, asteazkena, da eta Xapatero eta Leku Ona tabernetan edo 627884172 telefonora Whatsapp mezu bat bidaliz eskura daitezke 22 eurotan eta ikasle eta langabetuak 15 eurotan.