Ekopasabideko lanak heldu den urtean hasiko dira

Guaixe 2022ko urr. 11a, 13:24

Aritzalkon eginen duten ekoduktuaren irudikapena.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du inbertsio egutegia.

Etxarri Aranazko ekopasabidearen inbertsioaren egutegia onartu du Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran. Ekopasabideak 5 milioi euroko inbertsioa eskatzen du. Lanak despeditzean, Sakanako Autobia (A-10) eta NA-2410 errepidearen gainean pasabide bat izanen da. Haren helburua da Natura 2002 Sareko natura gune diren Aralar eta Urbasa-Andia artean animaliak arin konektatu ahal izatea. Azpiegitura Etxarri Aranazko Aritzalko basoan eginen da. Ekopasabidea oso osorik Europako Batasuneko Next Generation funtsekin ordainduko du Nafarroako Gobernuak, zehazki Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana eta REACT EB Funtsetik etorritako diruarekin.