Udaletxeko beheko aldetik kale Nagusiko 15. zenbakiko beheko partera lekualdatu zuen liburutegia udalak. 500 metro karratuak egokitzeko 20 milioi pezeta (120.202,4 euro) behar izan zituen. Gela orokorraz aparte, haurrena, ikus-entzunezkoena, artxiboa eta liburuzainaren bulegoa zituen. Irakurtzeko 50 toki eta 7.000 liburu eta 3.000 aldizkariko funtsa zuen. Mustutze ekitaldiko zinta Isabel Orcek eta Amaia Razkinek moztu zuten. Aurreskua, Urgain abesbatza eta txistulariak izan ziren.