Ernaiko gazteak Etxarri Aranatzen bilduko dira

Guaixe 2022ko urriaren 17a

Sakanako eta Goierriko gazte erakundeek urriaren 22an, larunbata, Gazte Eguna eginen dute. 

Sakanako eta Goierriko Ernaiko kideek Gazte Eguna ospatuko dute Etxarri Aranatzen. Topaketa urriaren 22an, larunbata, izanen da, 11:30etik aurrera. Goizean hitzaldia, elkartasun argazkia eta bazkaria izanen dira, eta, arratsalde eta gau partean, kalejira eta kontzertuak izanen dira. 

Gazte egunaren egitaraua
Urriak 22 larunbata, Etxarri Aranatz

  • 11:30 Jule Goikoetxea eta Lur Albizuren hitzaldia: Borroka, erresistentzia eta emantzipazioa. 
  • 13:00 Elkartasun argazkia.
  • 14:30 Elkartazun bazkaria. 
    Ondoren, Bingo musikatua. 
  • 18:30 DJ Expuela, herritik zehar. 
  • 23:00 Kontzertuak: Añube, Pleura eta DJ Zepe & Menor.