Nafarroan zehar arte eszenikoak sustatzeko eta hedatzeko helburuarekin sortu zuen Nafarroako Antzoki Sareak Sendaberri. Paisai eszeniko berriak programa, eta horren baitan Argako Erregina ikuskzuna izanen da urriaren 22an, larunbata, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Argako Erregina antzezlana
Sinopsia: Garai batean Iruñeko kato guztiek Remigia izena zuten eta oraindik ere, gure adineko batzuen oroimenean, agian bizirik dirau. Emakume aparta, artista, Iruñeko XIX eta XX mendeen artean ezagutua. Nor da Argako Erregina ezizena irabazi duen emakume hau?
Fitxa artistikoa:
- Jatorrizko ideia: Estefanía de Paz
- Antzezlea: Lorena Arangoa
Emanaldia: Urriaren 22an, larunbata, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Prezioa: 3 euro.