Nafarroako Harakinen Elkarteak antolatutako Nafarroako Txistorra Txapelketara 39 txistor ekoizle aurkeztu ziren atzo. Epaileek lehenengo fasean aurkeztutako produktuen txistorren tripa naturalaren itxura, artisau lotura, uniformetasuna, orbanik eza, kolorea eta testura kontuan hartu zituzten. Ondoren, prestatutako produktua ebaluatu zuten, honako irizpideak kontuan hartuta: testura, aroma, hondar-zaporea, txahalik eza eta kolorea.
Bi faseetako puntuazioak batuta, sailkapena osatu zuten. Lehen saria Leringo Jose Miguel Irigoienendako izan zen. 41 urteko esperientzia du 55 urteko harakin artisauak. Leringo Irigoyen harategiaren jabe da. Iruñeko Zuazu Harategiko Jose Ignacio Zuazu eta Burlatako Larragueta Harategiko Cosme Larragueta izan ziren bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. Epai mahaiak aukeratutako zazpi finalisten artean Etxarri Aranazko Karasatorre harategia eta Luis Karasatorre Nagore zeuden.