Kattuka haur eskolako erabiltzaileendako dirulaguntza deialdia

Guaixe 2022ko aza. 2a, 11:20

Kattuka haur eskola. ARTXIBOA

Joan den ikasturteari dagokion dirulaguntza deialdia da.

Joan den ikasturtean 0 eta 2 urte arteko seme-alabak Arbizuko Kattuka haur eskolan izan zuten etxarriarrek dirulaguntza eskatzeko aukera dute. Hala erabaki du Etxarri Aranazko Udalak. Deialdia aurreko ikasturtean haur eskolan seme-alabak zituzten gurasoendako da. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 20ra arte dago zabalik.