Udalak herriko entitateei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egin du

Guaixe 2022ko urr. 28a, 11:28

Etxarri Aranazko udaletxea.

Kultur, kirol eta jendarte entitateak aurkeztu ditzakete beraien eskaerak.

Etxarri Aranazko Udalak kultur, kirol eta jendarte entitateei dirulaguntzak emateko deialdia onartu du. Haren bidez udalak sustatu eta babestu nahi du, batetik, herrian etxarriarren parte hartzea bultzatuko dituzten jarduerak eta, bestetik, etxarriarren bizi kalitatea hobetzen dutenak. Horrekin batera, kulturaren ezagutza eta garapena sustatzen duten jarduerak ere diruz lagunduko ditu, beti ere, prestakuntzako, arte eta kulturako, gizarte eta kulturako edo kiroleko jardunen bidez egina badira. 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak 2022ko lastailaren 1etik 2023ko irailaren 30era arteko
epean egin beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 31ko 14:00etan despedituko da. Deialdia eta bete beharreko agiriak www.etxarriaranatz.eus web orrian daude.