Pilota

Joanes Bakaikoa Promozioko kaiolako finalik gabe geratu da

Guaixe 2022ko aza. 2a, 10:30

Joanes Bakaikoa, 2021eko Promozioko Lau eta Erdia irabazi zuenean.

Promozioko Lau eta Erdiko finalerdian ezin izan du aurrera egin

Hau pena. Promozioko Lau eta Erdiko egungo txapeldunak, Joanes Bakaikoak, azaroaren 12an Labriten jokatuko den Promozioko kaiolako finalean ezingo du egon. Atzo, asteartea, Promozioko finalerdia jokatu zuen etxarriarrak Egiguren V.aren kontra Berrizen, eta partida gogor eta lehiatuan etxarriarrak ezin izan zuen aurrera egin. 

Bakaikoa zen finalera sailkatzeko faborito nagusia, promozioko kaiolako bi txapela dituen etxarriarrak final laurdenetan sekulako maila erakutsi eta gero. Final laurdenetako hiru partidak nagusitasun handiz irabazi zituen Bakaikoak, baina finalerdian Egiguren V.a nagusitu zaio. Bi pilotariak nor baino nor jokatu zuten Berrizen, partida oso gogorrean, eta azken txanpara Bakaikoa iritsi zen aurretik, 20 eta 17 aurreratuta. Baina Julen Egiguren azpeitiarrak sufritzen jakin zuen, ongi eutsi zuen eta bi tantoren aldearekin, azkenean Bakaikoari nagusitu zitzaion, 20 eta 22. 

Promozioko Lau eta Erdiko finalera ez sailkatu izana kolpe ederra da etxarriarrarendako. Bi txapel zituen, 2018koa eta 2021ekoa, eta hirugarrena lortzeko borrokatik kanpo geratu da.