Azarofest Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko aza. 2a, 08:02

2018ko Altsasuko Garagardo Azoka. ARTXIBOA

Azaroaren 3tik 6ra, ostegunetik igandera, Garagardo Azoka eginen dute Etxarri Aranazko gaztetxean. 

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak, Etxarriko multa taldearen laguntzarekin, 2022ko Garagardo Azoka antolatu du azaroaren 3tik 6ra. Zezengorri, Mari, Ziripot, Leffe, Stela Artols eta abar mota desberdinetako garagardoak dastatu ez ezik, jateko aukera izanen da gaztetxeko Garagardo Azokan. Festa girotua egonen da ere eta azaroaren 3an, ostegunean, Edu Zardoyaren emanaldia egonen da, azaroaren 4an, ostiralean, Javier Andueza, azaroaren 5ean, larunbatea, DJ Fresamorango eta azken egunean, azaroaren 6an, igandean, Mus txapelketa jokatuko dute.