Jon Gurutz Maiza preso etxarriarra, aske

Guaixe 2022ko aza. 4a, 09:52

Jon Gurutz Maiza Artola, aske. ETXERAT

72 urte dituen preso etxarriarra gaixorik dago. Bere zigorra bete duenean askatu dute

Gaur goizean aske utzi dute Jon Gurutz Maiza Artola preso etxarriarra, betetzen ari zen zigorra bukatzean. Hala azaldu du Etxeratek. Maizak 1978an ihes egin zuen, eta 2007ko garilean atxilotu zuten Rodezen (Frantzia). Martutenen egon aurretik La Santé,  Saint Maur eta Lannemezaneko espetxeak ezagutu ditu. Zigorra Frantzian ezarri zioten arren, Martutenen egon da azken zazpi hilabeteetan. Berak eskatu zuen aldaketa, etxetik hurbilago egoteko. 

Maiza larriki gaixo dauden presoen zerrendan zegoenetako bat zen. Horregatik, Orain Jon Gurutz izeneko plataforma sortu zuten Etxarri Aranatzen 2019an. Dinamika horren bidez gaixo dauden presoak etxera eramatea aldarrikatu zuten.

Etxarri Aranazko presoak 

  • Asier Karrera Arenzana
    C.P. Donostia, Martutene
    Paseo de Martutene, 1
    0.014 Donostia (Gipuzkoa)

  • Luis Mariñelarena Garziandia
    C.P. Iruñea
    Colina Santa Lucia, s/n 
    31.012 Iruñea (Nafarroa)

  • Juan Ramon Karasatorre Aldaz
    C.P. Iruñea
    Colina Santa Lucia, s/n 
    31.012 Iruñea (Nafarroa)

  • Unai Parot Navarro
    C.P. Araba, Zaballa
    Portillo San Miguel, 1 Carretera N-1, Km. 340
    01230 Nanclares de Oca (Araba)