Euskarazko zinema sustazeko ZinUEMA egitasmoa Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko aza. 14a, 11:58

Tinko Filmeak-eko Iñigo Arandia, Etxarri Aranazko Silvia Marañon, Azpeitiko Eneritz Albizu, UEMako lehendakari Iraitz Lazkano, Ataungo Irati Arratibel, Kulturaz-eko Eusebio Beloki eta Igorreko Illart Gumuzio. UEMA

UEMAk euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza egonkor baterako esperientzia pilotua jarri du martxan. Hamabi ikus-entzunezkoren egitaraua dago ekimenaren oinarrian. Lau udalerritan emanen da egitaraua, tartean Etxarri Aranatzen. 

Zinema aretoetan dagoen euskarazko eskaintza urriari erantzuteko asmoz, ZinUEMA egitasmoa sortu du UEMAk, Tinko Filmeak-ekin erlkarlanean. Egitasmoaren barruan euskarazko hamabi ikus-entzunezkoen emanaldiak eginen dituzte, azaroaren 25etik otsailaren 19ra arte, Igorren, Etxarri Aranatzen, Azpeitian eta Ataunen. Askotariko ikus-entzunezko proiektutako dira, besteak beste, filmak eta dokumentalak. Egitasmoa proba pilotu bat da eta ongi joaten bada eskaintza zabaltzea da UEMAren asmoa. 

Ekimenaren aurkezpenean Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak esan zuen administrazioen ardura dela euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzea eta programazioetan lan horiek txertatzearen aldeko apustu egitea: "Horregatik abiatu dugu ekimen hau, gure toki administrazio gisadagokiguna kontuan hartuta, gure esku dgoena egiteko, borondatea izanez gero bidea egin daitekeela erakusteko". Lazkanok gaineratu zuenez, Euskal Herrian kultur kontsumoari buruz egindako azken ikerketek erakusten dute euskarazko kultur kontsumoa erdarazkoen oso azpitik dagoela. "Euskal Herri osoan gertazen da, baita udalerri euskalduntea ere". Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruz UEMAk argitaratutako ikerketak ere nerabeek batez ere erdarazko edukiak ikusten dituztela azalarazi du, "eta ikusten ari gara horrek eragin nabaria duela hizkuntza ohituretan". 

Eskaintza
Tinko Filmeak-en helburua nagusia euskarazko zinema komertzialaren eskaintza gabeziari erantzutea da. Tinkoko Iñigo Arandiak azaldu deuenez, ia 30 urte hasi ziren lanketa horrekin eta egungo egoera ez da askoz hobea. Pantailak Euskaraz herri mugimenduak emandako datuak eman zituen: "Gaur egun, bertako ekoizleek sortzen dituzten euskarazko filmak bi edo hiru izan daitezke urterik hoberenean, eta Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Zineuskadi erakundeak hamar eta hamabi film bikoizten ditu urtean, haurrei zuzendutakoak gehienak".

Zinemako kontsumo ohiturak irauli dituzte streaming plataformei buruzko datuak ere eman ditu elkarteak: Filmenk euskarazko 65 eduki zituen 2021eko irailean, eta urtebete geroago 83 dauza; Netflixek hiru zeuzkan iaz eta uarten 44; Disney+ek ez dauka edukirik euskaraz. "Azken urtean euskarazko eskaintza igo egin da ikus-entzunezko lege berriaren eta Pantailak Euskaraz eta horrelako mugimenduen presioari esker, baina plataforma hauetan eskainitakoa ez da euskarazko aisialdi normalizatu batek behar lukeen adinakoa". 

Arandiak nabarmendu du ZinUEMA programa pilotua "lagunbarria" izango dela eskaintza egonkorrago bat diseinatu ahal izateko: "Probatu nahi dugu egingarria izango ote litzatekeen etorkizun batean egitaraua eskala handiagora eramatea, herri eta batez ere aste gehiagoko eskaintza batera". 

Sarrerak
Lanak ikusteko, saio bakoitzeko sarrerez gain, bonu sistema bat dago non 20 euroren truke hamar eduki malgutasunez ikusteko aukera dagoen. 1.500 bonu inprimatu dira, eta sarrera txartelarekin trukatu beharko dira emanaldien aurretik. Bonua erosten dutenek sarrera merkeago izanen dute eguneko txartela erosten dutenek baino. Bonuak Etxarri Aranazko udaletxean eskura daiteke, eta ekitaldia baino aurretik sarrerak eskuratzeko lehentasuna izanen dute. Bi ekimen ez dira bonuaren barruan izanen eta zuzenean sarrerak erosi beharko dira: Goazen 9.0 azken kapituluaren aurre estreinaldia eta Irabazi arte lehenego kapituluaren aurre estreinaldia. 

Emanaldien ostean ikusleen iritzia jasotzeko balorazio inkesta eginen dutela esan dute antolatzaileek: "Proba pilotu hau behar bezala neurtzeko, oso beharrezkoa izanen da ikusleen balorazioa egitea; zein formatu gustatu zaien, sarrera merkea ala garestia iruditu zaien, berriro errepikatuko luketen...". Hori guztia ebaluatzeko inkesta bat bete beharko dute ikusleek emanaldi bakoitzaren ostean, eta erantzuten duten guztien artean 55 hazbeteko wifi telebista bat zozketauko dute. 

ZinUEMA egitaraua Etxarri Aranatzen

Azaroak 24, osteguna
19:00etan

  • Zure platarean hasten da mundua film dokumentala

Abenduak 8, osteguna
17:30ean

  • Izurde magikoa animazio filma

Abenduak 11, igandea
17:30ean

  • Lupin III animazio filma

Abenduak 18, igandea
18:30ean, plazan

  • Bertso Txapelketa Nagusiko emanaldia

Abenduak 29, osteguna
17:30ean

  • The Snow Queen animazio filma

Urtarrilak 8, igandea
17:30ean

  • Nire zirkua fikzio filma

Urtarrilak 12, osteguna
19:00etan

  • Black is beltza II: Ainhoa filma

Urtarrilak 22, igandea 
17:30ean

  • Goazen 9.0 azken kapituluaren aurre estreinaldia

Urtarrilak 29, igandea
17:30ean

  • Irabazi arte lehenengo kapituluaren aurre estreinaldia

Otsailak 5, igandea
18:30ean

  • Gabi film dokumentala

Otsailak 8, asteazkena 
19:00etan

  • Emakumea film laburra