Ostiral gaua girotzeko zuzenekoa

Guaixe 2022ko aza. 8a, 09:30

Azaroko ostiraletan emanaldiak antolatu ditu Etxarri Aranazko Leku Ona tabernak. Azaroaren 11n Tokan2 la polla taldearen kontzertua izanen da. 

Tokan2 la polla La Polla Records tributo taldea da eta azaroaren 11n, ostirala, 23:00etatik aurrera, Leku Ona tabernan "zuzeneko esperientzia, handia eta emozio beterikoa" eskainiko dute. Leku Ona tabernak udazken ostiraletan zenbait emanaldia antolatu ditu: azaroaren 4an mus txapelketa, azaroaren 18an bakarrizketa eta azaroaren 25ean DJ saioa.