Nafarroa Oinezko denda mustuko dute

Guaixe 2022ko aza. 9a, 09:49

Azaroaren 11n, ostirala, dendaren musutze ekitaldia eginen dute Etxarri Aranatzen. 

Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolak 2023ko Nafarroa Oinez antolatzeko lekukoa hartu zuenetik, pixkanaka ari da ikastolen festarako prestatzen. Hotsein! leloa aurkeztu ondoren, Etxarri Aranako Kale Nagusiko 6. zenbakian urtean zehar egonen den denda mustuko dute azaroaren 11n, ostiralean. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, plazan, eta bertatik dendara joanen dira kalejiran.