Etxarri Aranazko EH Bilduren batzarra

Guaixe 2022ko aza. 9a, 10:10

Azaroaren 9an, asteazkena, herri batzarra eginen dute Etxarri Aranazko kultur etxean. Arkaitz Rodriguez egonen da. 

2023ko maiatzaren 23an Udal hauteskundeak izanen dira, eta pixkanaka alderdiak haien proposamenen berri emanen dute. Etxarri Aranatzen azaroaren 9an, asteazkenean, 19:00etan, kultur etxean EH Bilduk herri batzarra eginen du. Bertan Arkaitz Rogriguez eusko legebiltzarreko parlamentariak koalizioaren erronkak aurkeztuko ditu.