Atxilotutako Bilboko langileekin elkartasunean

Guaixe 2022ko azaroaren 14a

The Lio taldea. ARTXIBOA

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak azaroaren 19rako, larunbata, Elkartasun jaialdia antolatu du. Besteak beste, Rudepride, The Lio eta Pvbic Enemy taldeak ariko dira. 

Bilboko Limpiezas Arana-Fernandez Aguilar enpresaren "kontrako gatazkaren harira polizia espainolak atxilotutako" kideekin elkartasunean kontzertua antolatu dute Etxarri Aranazko Gaztetxean. Jaialdia azaroaren 19an, larunbata, 20:00etatik aurrera izanen da, eta Madrilgo Oi! Rudepride taldea, The Lio, Pvubic Enemy eta talde sorpresa bat ariko dira. Gainera ITsusiak eta maltzurrak Nafarroako Punk Oi! taldeak, Bergara-Madrilgo Little Artibilla, Gasteizko Azken erromantikoak eta Donostiako Tonri Dekkerrek "pintxada" eginen dute ere. Sarrerak 10 eurotan eskura daitezke.