Etxarriko presoen berri emateko herri batzar irekia

Guaixe 2022ko aza. 14a, 13:32

Azaroaren 26an, larunbata, 'Etxerako bidea, baina nola?' hitzaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean.

Amaia Izko abokatuak eta Etxerat-eko eta Sare-ko kideek Etxerako bidea, baina nola? batzar irekiea eginen dute azaroaren 26an, larunbata, 11:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. "Urrunketa fasea amaitu da, eta gure herrian eta etxeratze prozesuan sartu gara". Presoen auzia, beraz, "beste agertoki" batean sartzen ari dela esan dute antolatzaileek, "bide luzea eta oztopoz betea". Egoera berriari buruz hitz eginen dute batzarrean, "eta erronkak konpartitzeko" aukera izanen da ere.