Iker Galartzaren eta Zuhaitz Gurrutxagaren ikuskizuna Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko aza. 14a, 14:16

Azaroaren 18an, ostirala, 22:00etan, 'Lehendakarigaia' umore antzezlana izanen da Etxarri Aranatzen kultur etxean

Iker Galartzaren eta Zuhaitz Gurrutxagaren Lehendakarigaia antzezlana izanen da azaroaren 18an, ostirala, 22:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. Lehendakari hautatu berri baten eta bere psikiatraren artekoak kontatzen du umore ikuskizunak. 

'Lehendakarigaia' antzezlana

Sinopsia: Lehendakari hautatu berria inbestidura ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da. Azken orduan, arazo larri bat sortuko zaio; ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat agertuko da eta, ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarria eta nahasgarria sortuko da.

Fitxa artistikoa: Iker Galartza (politikoa) eta Zuhaitz Gurrutxaga (psikiatra).

Emanaldia: Azaroak 18, ostirala, 22:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Prezioa: 6 euro. Etxarri Aranazko Udaleko webgunean.