SETEMen erakusketa Olaztitik Etxarri Aranatzera

Guaixe 2022ko aza. 18a, 07:57

Azaroaren 21etik abenduaren 2ra 'Indarkeriarik kontsumitzen al dugu? Estetika, moda eta publizitatea' erakusketa Etxarri Aranazko liburutegian egonen da ikusgai. 

Nafarroako Gobernuak eta Liburutegien sareak zenbait erakunderekin batera SETEM GKEaren Indarkeriarik kontsumitzen al dugu? Moda, estetika eta publizitatearen kasua erakusketa antolatu dute, eta azaroaren 21etik abenduaren 2ra arte Etxarri Aranazko liburutegian. Aurretik erakusketa Olaztiko liburutegian izan da. Myriam Cameros ilustratzailearen diseinuekin egindako hamahiru panelek osatzen dute erakusketa eta bertan modaren, estetikaren eta publizitatearen bidez emakumezkoek jasaten duten indarkeria azaltzen dute; hegoaldeko herrialdetan moda industrian lan egiten dute emakumezkoen explotazioa eta iparraldeko emakume kontsumitzaileen jasan duten estetikarekiko indarkeria. Kontsumo arduratsorako alternatibak ematen ditu ere lanak.