Gaztetxokoa zabalik dago

Guaixe 2022ko aza. 25a, 09:59

Gazteak gaztetxokoak. ARTXIBOA

11 eta 16 urte arteko gazteek dute parte hartzeko aukera.

Etxarri Aranazko gaztetxokoak larunbatean zabaldu zituen ateak. Udal zerbitzuak maiatzaren 28ra arte egonen dira zabalik asteburuetan: larunbatean, 17:00etatik 21:00etara eta igandetan 17:00etatik 20:30era. Gaztetxokoan Lehen Hezkuntzako 6. maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4. maila bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta izena emateko aukera zabalik du. Matrikula ordaindu behar da. 

Informazioa nahi duenak  udaletxean izanen du 10:00etatik 14:00etara. Bestela, 606 239 008 telefono zenbakira hots egin dezake 09:00etatik 14:00etara, edota kultura@etxarriaranatz.eus helbide elektronikora idatz dezake.