Abenduarean 2an, ostirala, 20:30ean, Etxarri Aranazko plazan VIII. Zama Doinuz Arindu jaialdia aurkeztuko dute Etxarriko Sarek eta herriko presoen senide eta lagunek. Bertan jakinaraziko dute 2023ko emanaldiaren data, kartela eta informazio guztia. Ondoren, auzatea eginen dute. Jaialdia presoen eta senideen "zama" arintzeko sortu zuten duela zortzi urte, eta jaialditik ospe eta izen handiko musikariak, taldeak eta artistak pasa dira.