Pilota

Bakaikoak eta Morgaetxebarriak ongi hasi dute Promozioko Binakakoa

Guaixe 2022ko abe. 1a, 09:05

Aimar Morgaetxebarria, Joanes Bakaikoaren bikotea.

Lehen puntua lortuta, Larrazabal eta Eskiroz dira hurrengo aurkariak

Maila nagusikoari lotuta jokatzen ari da Promozioko Binakako Pilota Txapelketa. Joanes Bakaikoa etxarriarrak Aimar Morgaetxebarriarekin osatu du bikoa eta txapelketa ongi hasi du bikoak, 22 eta 13 gailendu baitziren Zubizarretaren eta Elizegiren kontra. 

Ostiralean, Amorebieta Etxanon, Larrazabal eta Eskiroz izango dituzte aurkari. Bi bikoak irabaztetik datoz, animoz sendo, eta lehia estua espero da.