Txakurkrosa

Etxarri Aranazko Txakurkrosa bi egunetako lasterketa izanen da

Guaixe 2022ko abe. 2a, 11:05

Abenduaren 10ean arratsaldez eta abenduaren 11n goizez jokatuko da txakurrei lotuta egiten den lasterketa. 

Triku Trail taldeak antolatuta abenduaren 10ean eta 11n, larunbata eta igandea, Etxarri Aranazko Txakurkrosa jokatuko da, kanpinean. Abenduaren 10ean arratsaldez eginen da proba, 17:30etik aurrera, eta 4 kilometroko lasterketa izanen da. Abenduarean 11n 9:00etan hasiko da lasterketa eta 6 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute parte hartzaileek. Bi gunetan scooter, bikejoring eta txakurkros lasterketak jokatuko dira. Izena ematean Kronoak webgunean zabalik dago abenduaren 7ra arte, eta izena ematen duten guztien artea Purruners Burgosek antolatzen duen Arlanzongo txakurkroserako bi dortsal zozketatuko ditu antolakuntzak.