Txakur krosean ibiltzen diren kirolariek gozatu ederra hartu zuten asteburuan Etxarri Aranatzen, Triku Trailek aurten hitzordu bikoitza antolatu baitzuen. Larunbat arratsalde-iluntzean 4 kilometroko proba jokatu zen, eta igande goizean, aldiz, 6 kilometroko proba. Bietan scooter, bikejoring eta txakurkrosa probak egon ziren jokoan.
Parte hartze ederra egon zen –larunbateko iluntzekoan 65 kirolarik osatu zuten proba eta igandeko goizekoan 104 kirolarik–, eta giro bikaina.