Familian gozatzeko kontzertua Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko abe. 14a, 13:02

Abenduaren 18an, igandea, Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Abesbatza Txikiak Gabonetako kontzertua emanen du, elizan. 

Familian gozatzeko kontzertua izanen da Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Abesbatza Txikiak abenduaren 18an, igandean, 19:00etan, Etxarri Aranazko elizan emanen dutena. Abesbatza Txikiaren oholtzara buelta izanen da. Errepertorio oso anitza eskainiko dute, Gabon kantaren bat tarteko. Alicia Torrea eta Imanol Miranda piano joleen laguntza izanen dute. Emanaldia aurten zendutako Javier Subiza Piston abesbatza kidearendako omenaldi xumea izatea nahi dute.