Elikadura Burujabetzaren Erradiografia aurkeztuko dute

Guaixe 2022ko abe. 14a, 09:24

Abenduaren 15ean, osteguna, elikadura burujabetzaren topaketa eginen dute Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Elikadura burujabetza Nafarroan: Diagnosia eta etorkizuna dokumentua aurkeztuko dute abenduaren 15ean, osteguna, 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. Ondoren, elikadura burujabetzaren inguruko solasaldia eginen dute. Hizlariak Cristina Gil Ruiz Mundubat eta Mugarik Gabe Nafarroako kolaboratzailea eta Sustrai Erakuntzako kide batek makroetxaldeei buruz izanen dira. Sakanako Garapen Agentziak, Mundubat Nafarroak eta Mugarik Gabe Nafarroa - IPESek antolatu dute hitzaldia. Nafarroan elikadura burujabetzaren alde egiteko manifestura atxikitzeko aukera dago, Mugarik Gabe Nafarroa-ren webgunean.