Gabonetako kontzertua

Guaixe 2022ko abe. 16a, 12:21

Etxarriko Musika Eskolako ikasleen emanaldi bat plazan. ARTXIBOA

Abenduaren 21ean, asteazkena, Etxarri Aranazko Udal Musika Eskolako ikasleek emanaldia eginen dute kultur etxean. 

Eguberrietako oporretara joan aurretik, Etxarri Aranazko Musika Eskolako ikasleek orain arte ikasitakoa erakutsiko dute Gabonetako kontzertuan. Abenduaren 21ean, asteazkena, 19:00etan, izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Gabon kanta bat edo beste ez dira faltako.