EH Bilduko kideek udal hauteskundetarako Etxarri Aranazko alkategaia aukeratu dute: Maria Saez de Albeniz Bregaña. Maiatzeko udal hauteskundeetara EH Bilduk aurkeztutako duen Saez de Albeniz Etxarri Aranazko Udaleko zinegotzi izan da azken bi legegintzaldietan. Legegintzaldi honetan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko lehendakaria eta Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuko batzorde burua ere.
Hautagaiak 56 urte ditu, Iruñean jaio zen. 2 urte zituela bere gurasoek orduan ilegala zen San Fermin ikastolara bidaltzea erabaki zuten. UBI Principe de Viana Institutuan ikasi zuen. Bokazioa zuela eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle ikasketak hasi zituen, eta bukatu baino lehen Irlandara bizitzera joan zen. Etxarri Aranatzera bizitzera etorri zen arte, duela 35 urte. Gaur egun, Jaso Ikastolan lanean ari da, zerbitzuetan, Guaixe fundazioan 12 urtez egon eta gero.