'Nire zirkua' filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko abe. 19a, 15:37

Urtarrilaren 8an, igandea, Miryam Boucharden filmaren emanaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean, ZinUEMAren barruan. 

UEMAk euskarazko ikus-entzunezkoak bultzatzeko martxa jarri duen programaren barruan hamabi film, telesail, dokumentala eta beste ikusteko aukera dago. Lau udalerritan jarri dute martxan ZinUEMA, tartean Etxarri Aranatzen. Urtarrilaren 8an, igandean, Nire zirkua filmaren emanaldia izanen da. 

'Nire zirkua' filma

Sinopsia: Zirkuko familia batean jaioa, 12 urteko Laurak bere bizitza gaztearen zati handi bat biran eman du, Bill aita bakar eta pailazo profesionalarekin. Baina, ezkutuan, bizitza tradizionalago bat amesten du. Bere ahalmen akademikoa aitortzen dion irakasle berriari esker, Laurak bere ametsa betetzea lortzen du: eskola pribatu batera joatea… Bill espiritu libreak onar dezake “bere neska txikia” beste ezpal batekoa dela?

Fitxa artistikoa: Jasmine Lemée, Patrick Huard, Robin Aubert, Sophie Lorain, Mathilde Boucher, Louise Latraverse, Alain Zouvi, Joseph Antaki.

Emanaldiak: Urtarrilak 8, igandea, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Sarrerak
Etxarri Aranazko Udaleko webgunean. 

  • Bonuak: 20 euroren truke hamar eduki. Bonua dutenek sarrerak hartzeko lehentasuna izanen dute.