'Black is Beltza II: Ainhoa' filmaren emanaldia

Guaixe 2022ko abe. 19a, 15:44

Urtarrilaren 12an, ostaguna, Fermin Muguruzaren filmaren emanaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean, ZinUEMAren barruan. 

ZinEUMA euskarazko ikus-entzunezkoak bultzatzeko programaren barruan Fermin Muguruzaren Black is Beltza II: Ainhoa animazio filmaren emanaldia izanen da. Guztira, UEMAren ekimenaren barruan hamabi ikus-entzunezko emanen dituzte lau herritan, tartean Etxarri Aranatzen. 

'Black is Beltza II: Ainhoa' filma

Sinopsia: Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, honek erabakiko du Ainhoarekin batera bidaia jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoko sareek trama politikoekin elkartzen diren mundu ilunean barneratuko dira.

Fitxa teknikoa: Animazioa. 

Emanaldia: Urtarrilak 12, osteguna, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Sarrerak: Etxarri Aranazko webgunean salgai. 

Trailerra