Gabon kantak eta askoz gehiago

Guaixe 2022ko abe. 22a, 11:34

Etxarri Aranazko Abesbatzak urte amaierako kontzertua eman zuen igandean, abenduaren 18an, Abesbatza Txikia lagun zuela. Javier Subiza kide izandakoaren omenezko kontzertua izan zen ere.

Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Abesbatza Txikiak kontzertua eman zuen, elizan, Eguberrietako atarian. Errepertorio oso anitza eskaini zuten, Gabon kantak tarteko. Alicia Torrea zuendaria izan zen eta Imanol Miranda piano joleak parte hartu zuen ere. Emanaldia Javier Subiza Piston abesbatza kidearendako omenaldia izan zen ere.