Sareren Gabon gaua Etxarri Aranatzen

Guaixe 2022ko abenduaren 23a

Abenduaren 24an, larunbata, zenbait ekimen antolatu ditu presoen aldeko elkarteak. 

Gabon gauean, abenduaren 24an, larunbata, Etxarri Aranazko plaza eta inguruetan, Etxarri Aranazko Sarek euskal presoen aldeko zenbait ekimen antolatu ditu; arratsaldean elkartasun denda izanen da eta, bitartean, etxez etxeko diru bilketa eginen da. Ondoren, Gaupasa izanen da Leku Ona tabernan.