Udalak zortzi musika irakasleren lanpostu hutsak betetzeko deialdia eginen du

Guaixe 2023ko urt. 16a, 11:15
Etxarri Aranazko musika eskolaren eraikina. ARTXIBOA

Deialdia irailaren 1etik aurrera eginen du.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Etxarri Aranazko Udalak musika eskolako zortzi lanpostu egonkortzeko deialdia eginen du irailaren 1etik aurrera. Zehazki honako musika irakasle lanpostuak bete nahi ditu udalak: biolin, orkestra, akordeoi, kantu, txistu, txirula, bateria eta gitarra. Merezimendu lehiaketa bidez beteko dira lanpostuak. Hautatuak diren irakasleak lan kontratudunak izanen dira eta lanaldi partziala izanen dute. Guztiei euskarazko C1 maila ezagutza eskatzen zaie.