Udalak hiru lanpostu egonkortuko ditu

Guaixe 2023ko urt. 19a, 11:18

Etxarri Aranazko udaletxea. ARTXIBOA

Haiek betetzeko deialdia irailaren 1etik aurrera eginen du.

Administrazio publikoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituen legediari jarraituz, Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du aurtengo irailetik aurrera hiru lanpostu huts betetzeko merezimendu lehiaketak eginen dituela. Alde batetik, administrari-ofiziala lanpostua dago, lanaldi osokoa, C mailako ordainsaria izanen duena eta euskarazko C1 maila eskakizuna duena. Bestetik, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu hutsa beteko du, D mailako soldatarekin, lanaldi osoan aritzeko, B motako gidabaimena duena eta euskarazko C1 ezagutza duena. Azkenik, zerbitzu anitzetako enplegatu beste lanpostu bat bete nahi du udalak. Aurreko eskakizun berak ditu, gidabaimenarena salbu. Hiru langileak lan kontratudunak izanen dira.