Ikasle sakandarrak Jakin-Mina programan

Guaixe 2023ko urt. 13a, 09:28

Jakiunderen jakin mina programako hitzaldia.UTZITAKOA

Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiaren Jakin-Mina jardueren hamabigarren edizioa da ikasturte honetakoa.

Eusko Ikaskuntzaren ekimenaren eraginez eta euskal hizkuntza eta kulturak finkatuta dauden lurraldean kokatutako Unibertsitate guztien laguntzaz sortu zen Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia 2007ko lastailaren 25ean. Jakiunderen jardueren artean Jakin-Mina dago. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako gazteei zuzendutako programa da, hitzaldi ziklo bat. Hitzaldi horiek beren alorrean goi mailakoak diren hainbat diziplinetako adituek ematen dituzte. Ekimen horren bidez, Jakiundek gazteen “jakintza maila aberastu eta haien jakin-mina piztu nahi du, ezagutzen ez duten oro deskubritzeko grina sorrarazita”. 

Ikasturte honetakoa programaren hamabigarren edizioa da eta Nafarroan 54 ikasle parte hartzen ari dira, horietako batzuk Andra Mari ikastolakoak dira. Hurrengo hitzaldia ilbeltzaren 13an dute. Manuel Murie neurologoak eta Nafarroako Unibertsitateko irakasleak “garunaren bitartez jasotzen ditugun mezuak sinesgarriak diren” azalduko die gazteei.