Paleta goma

Palista itzelak daude Sakanan

Guaixe 2023ko urt. 16a, 10:30

XVIII. Gure Pilota Emakumeen Sakanako Pala Txapelketako finalistak. UTZITAKOA

Sakanako Emakumezkoen Pala Txapelketako finala jokatu zen abenduaren hasieran

Abenduaren 2an XVIII. Gure Pilota Sakanako Emakumezkoen Pala Txapelketako finalak jokatu ziren Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan eta abenduaren 24an kategoria nagusiko finalen txanda izan zen. Sekulako giroa egon zen finaletan, eta Euskalerriari pilotalekua lepo beteta egon zen. Kategoria txikiko finalak Sakanan geratu ziren, eta maila nagusian Lehen mailako finaleko txapela Sakanan geratu zen, Naroa Otxoa Garmendia etxarriarraren buruan.

XVIII. Gure Pilota Sakanako Emakumezkoen Pala Txapelketako finalen emaitzak

Txitoak

  • Nerea-Olaitz 14 / Laiatz-Katixa 18

Tximeletak

  • Jare-Arhane 25 / Malen-Arhane 7

Kattagorriak

  • June C.-June L. 23 / Aizeti-Iraia 25

Usoak
Haizea-Onditz 21 / June O.-Julene 25

Pottokak

  • Laida-Maialen 25 / Uxue-June A. 13

Lehen maila

  • Nahia Eizmendi-Andrea Lusarreta 15 / Enara Macicior-Naroa Otxoa 25

Elite maila

  • Haizea Salanueva-Maider Mendizabal 25 / Uxue Murillo-Paula Gorostiaga 24