'Gabi' film dokumentalaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 16a, 11:17

ZinUEMA programaren barruan, ilbeltzaren 22an, igandea, Engeli Broberg zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Etxarri Aranatzen. 

ZinUEMA euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko UEMAren egitasmoaren barruan, transexualitatea gaia duen Gabi. 8 urtetik 13 urtera film dokumental suediarraren emanaldia izanen da ilbeltzaren 22an, igandea, 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

'Gabi' film dokumentala

Sinopsia: Gabik Gabi izan nahi du. Desira horrek erraza dirudi, baina ez da. Gabi desberdin sentitzen da. Nahiz eta bere bizitzako 8 urteetan gauzak argi esateak ez dion inoiz arazorik ekarri. Baina familia herri txiki batera joan eta pubertarora iristen denean, gauzak aldatzen hasten dira. Munduak eskaintzen dizkion bi generoetan ezin du bere burua kokatu. Bost urtetan zehar Gabiren hazkundea pantailan ikusten dugu, generoaren, arauaren eta izan nahi duena izateko eskubidearen inguruan aurrez pentsatutako ideiak zalantzan jarriz.

Fitxa teknikoa: 

  • Zuzendaritza eta gidoia: Engeli Broberg.
  • Musika: Sofia Hallgren, Kjetil Schander Luhr
  • Argazkilaritza: Tommy Olsson
  • Ekoizpena: Suedia eta Norbegiako ko-ekoizpena; Fuglene AS, House of Real

Emanaldia: Ilbeltzak 22, igandea, 18:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Sarrerak:
Etxarri Aranazko udaletxean. 

  •  Haurrak: 2 euro. 
  • Helduak: 4 euro.
  • ZinEUMAko bonoa.

Sariak

  • Dos Awarden film dokumentalaren hoberenera izendatuta. 
  • Giffoni Film Festival 2021 Gryphon sarira izendatuta. 
  • International Nordic Fil Festival New York 2021 film dokumental hoberenera izendatuta. 
  • Millennium Docs Against Gravity 2021 lau saritara izendatuta. 
  • Festival Mix Milanon film hoberenaren saria. 
  • 62 Slín Fil Festival 2022 gazteendako film dokumental hoberenaren ECFA saria. 
  • Madrilgo eta Bartzelonako Mi Primer sariak. 
  • Festival de Gijon 2022.