'Goazen 9.0' telesailaren azken kapituluaren emanaldia

Guaixe 2023ko urt. 16a, 11:39

ZinUEMA egitasmoaren barruan, ilbeltzaren 29an, igandea, EITBko gazteendako telesailaren kapituluaren aurre-estreinaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Sarrerak ilbeltzaren 22tik aurrera egonen dira salgai. 

Goazen EITBko euskarazko telesail ospetsuenetarikoa da eta azaroan bederatzigarren denboraldia kaleratu zuten. Denboraldiaren amaiera laster izanen da, eta azken kapituluaren aurre-estreinaldia ZinUEMA egitasmoarekin bat egin duten herritan eskainiko dute, tartean Etxarri Aranatzen. Ilbeltzaren 29an, igandea, 19:00etan, kultur etxean izanen da eta sarrerak ilbeltzaren 22an, igandea, 16:30etik aurrera salgai jarriko dituzte, Etxarri Aranazko udalaren webgunean. UEMAk euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko programaren barruan dagoen emanaldi bat izan arren, sarrerak ez daude bonoaren barruan.