Pilota

Bakaikoa eta Morgaetxebarria, hirugarren

Guaixe 2023ko urt. 17a, 11:35

Promozioko Binakako aurkezpena. ASPE

Promozioko Binakako zortzi jardunaldi jokatuta, bost irabazi eta hiru galdu ditu bikoak

Joanes Bakaikoa eta Aimar Morgaetxebarriak Larrazabal eta Eskiroz izan zituzten aurkari larunbatean Buñuelen jokatutako Promozioko Binakako zortzigarren jardunaldian. Larrazabal eta Eskiroz finago aritu ziren eta, azkenean, 13 eta 22 irabazi zieten etxarriarrari eta amorebietarrari eta sailkapen orokorrean ere euren gainetik kokatu dira. 

Txapelketa txukuna egiten ari dira Bakaikoa eta Morgaetxebarria. Salaberria eta O. Etxebarria dira Promozioko Binakako liderrak, jokatutako zortzi partidak irabazita. Bigarren Larrazabal eta Eskiroz dira (6 puntu) eta hirugarren Bakaikoa eta Morgaetxebarria (5 puntu), laugarren sailkatuta dauden Exposito eta Bikuñarekin puntutara berdinduta. 

Bederatzigarren jardunaldian Bakaikoak eta Morgaetxebarriak Agirre eta Iztueta izango dituzte aurkari, ilbeltzaren 23an Etxebarrin jokatuko den partidan.