Torturaren errealitatea azaleratzeko eta justizia egiteko, baita ez errepikatzeko ere, Nafarroako Torturatuen Sarea aurkeztu zuten 2021. urteko amaieran Iruñean. Herrialdean mila torturatu baino gehiago egon daitezkeela ondorioztatu zuten ikerketak egin ondoren. Elkartean Nafarroa osoko pertsonak biltzen dira eta pairatutakoa salatzeko eta gizarteratzeko lanean ari dira. Otsailaren 9an, osteguna, 19:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean, elkartearen aurkezpena eta hitzaldia izanen da.