Zortzigarrenez arindu dute zama

Guaixe 2023ko ots. 1a, 10:20
VIII. Zama Doinuz Arindu jaialdian parte hartu zuten musikarien familia argazkia. ZAMA DOINUZ ARINDU

Urtearen hasieran ospatu zuten elkartasun jaialdia Etxarri Aranatzen.

Zortzigarren urtez egin zuten ilbeltzaren 15ean Zama Doinuz Arindu euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko elkartasun kontzertu-ikuskizuna. Kalakan, Lorelei, Nogel, Olaia Inziarte, Kerobia, ETS taldeko Iñigo, Tatxers eta Ion Maia talde eta musikariak igo ziren Etxarri Aranazko kultur etxeko oholtzara. Antolatzaileen esanetan, "doinuz, malkoz, pozez, tristuraz, elkartasunaz eta maitasunez aridun genuen gehiegi luzatzen ari den urtetako sufrimendua". Bestetik, aurtengoa azkena izatea "gustura" esanen luketeela esan dute, "baina azkena ez bada ere pozgarria eta eskertzekoa da Etxarri Aranatz bezalako herri txiki batean, zeinetan gaur egun lau herritar dauden preso, honelako elkartasun jaialdi bat antolatzeko lan taldeak jarritako ahalegina, dedikazioa eta maitasuna".