'Irabazi arte' telesaila pantaila handian

Guaixe 2023ko ots. 1a, 14:59
'Irabazi arte' telesailaren irudi bat. EITB

Otsailaren 5ean, igandea, futbolaria izan nahi duen neskari buruzko telesailaren lehenengo kapituluaren aurre-estreinaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean.

UEMAren euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko ZinUEMA programaren barruan, Irabazi arte telesailaren bigarren denboraldiaren lehenengo kapituluaren emanaldia eginen dute otsailaren 5ean, igandea, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean. Telesaileko protagonista Arena da, futbolaria, Bartzelonatik Euskal Herrira bizitzera etorri den neska bat. Herriko beste hainbat neskarekin batera futbol taldea sortu nahi du bizitoki berrian. Sarrerak haurrek bi eurotan eros dezakete eta helduek lau eurotan, Etxarri Aranazko webgunean.